Arrasateko Hondakinen Mahaiak PSE-EEri gonbidapena luzatu dio eztabaida berrartu dezan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 12a, 15:12

Atzo bildu zen Hondakinen Mahaia bigarren aldiz. Arrasateko egungo egoera nolakoa den eta egoera hori hobetzeko zer egin daitekeen aztertzen aritu ostean, helburuak finkatzen hasi ziren Bildu, Aralar, EAJ-PNV, Ezker Anitza, Zero Zabor, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan. PSE-EE alderdiak mahaia uzteko hartutako erabakiaren harira, bildutako ordezkari guztiek baloratu zuten gai horrekiko arduraz jokatzea denei dagokiela, arrasatear guztien interesen mesedetan: "Horrenbestez, Hondakinen Mahaiak PSE-EE alderdiari gonbitea luzatzen dio erantzukizunez hausnartu eta, gainontzeko alderdi eta eragileekin batera, hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida berrartu dezan". Hurrengo asteko bileran helburu zehatzak adostu eta horiek betetzeko epeak finkatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak