Normalean, erreka inguruetan egiten dituzte habiak, ur asko behar izaten dutelako, baina irail inguruan lekualdatu eta zuhaitzetan egiten hasten direla eman dute aditzera Arrasateko Udaletik.
Arrasateko Udalak herritarrei gogora ekarri gura die liztor beltzen (asiarren) habia handiak ikusiz gero dei dezatela berehala Udaltzaingora (943 25 20 10). Orain arte, eta ekaina ezkero, hamar habia kendu dituzte Arrasaten, horietatik zazpi liztor beltzek egindakoak.
Normalean, erreka inguruetan egiten dituzte habiak, ur asko behar izaten dutelako, baina irail inguruan lekualdatu eta zuhaitzetan egiten hasten direla eman dute aditzera Arrasateko Udaletik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.