Hiri hondakinak atez ate biltzearen aurka dagoen Arrasate Garbi plataformak parte hartuko du Hondakinen Mahaian. Hala jakinarazi dute prentsa ohar bidez: "Modu positiboan baloratzen dugu atzoko egunean [astelehenean] alkate jaunarekin izandako bilera, Arrasate Garbi Hondakinen Mahaira batzea ahalbidetzeko. Mahai horren osaketari buruzko irizpideekiko desadostasuna mantendu arren, Arrasate Garbik akordio batera heltzeko interes komunera batzea erabaki du, gure arteko ezberdintasunak konpondu eta horrela arrasatearron interes orokorren alde egiteko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.