Alderdi sozialistak Hondakinen Mahaia utzi du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 11a, 15:27

Gaur eguerdian egindako agerraldian, Aritz Arrieta Arrasateko PSE-EEren bozeramaileak aditzera eman du alderdi sozialistak Hondakinen Mahaia utziko duela. Bi arrazoi nagusi aipatu ditu Arrietak: mahaiak erabakiak hartzeko duen "gaitasun eza" eta mahairen beraren osaketa: "Mahaian helburuen gainean egin gura da berba, noraino heltzeko gertu gauden. Hala ere, bilketa sistema atez atekoa izango dela atzeraezina da, osokoan onartuta dagoelako. Gainera, mahaia ez da loteslea, eta proposamenak bozkatzerako orduan atez atekoaren aurka gaudenok gutxiengoan gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak