Egoera onean aurkitzen diren bizikleta, patin, patinete, kaskoak, erruberak, maillotak eta gisa horretako materiala jasoko dute antolatzaileek. Zapatuan, irailak 14 (11:00 - 13:00) eta hurrengo martitzenean, hilak 17, eta eguenean, hilak 19, (11:00 - 13:00 eta 17:00 - 19:00) batuko da materiala udal azokan. Prezioa jabeak berak ezarriko du.
Mugikortasun Astea, gertu
Honekin, udalak jada prest dauka aurtengo Mugikotasun astea. Irailaren 16tik 22ra izango da. Merkataritza Berdearen astea ere ospatuko da bertako dendetan eta erakusketak eta ibilladiak ere antolatu dituzte.