Arrasateko Hondakinen Mahaiak egin du lehen bilera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 5a, 13:58

Asteon iragarri dizuegun moduan, atzo –eguaztena– elkartu zen Arrasateko Hondakinen Mahaia, lehen aldiz; hondakinen problematikari irtenbide bat emateko helburuak adostu gura ditu mahai horrek. Bildu eta Aralarrek osatzen duten Udal Gobernu taldea, EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitza alderdiak eta Stop Atez Ate zein Arrasate Zero Zabor taldeak izan ziren atzoko bileran. PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan taldeak ere deitu zituen Udal Gobernuak, baina ez ziren bileran egon.

PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan taldeak arrazoi ezberdinengatik ez ziren bileran egon.

Arrasate Garbik ez du mahai horretan parte hartuko. Diotenez, ondo ikusten dute mahai horretara Udaleko alderdi politikoak eta Zero Zabor, PaP Stop eta Arrasate Garbi plataformak gonbidatu izana, baina ez datoz bat gonbidapena Ezker Anitzari eta Ekologistak Martxan taldeari ere zabaldu izanarekin, euren presentziak "mahaiaren eraginkortasuna eta oreka oztopatzen" dituelako, AG plataformaren ustetan (prentsa oharra, osorik).

Ekologistak Martxan, bestalde, agenda arazoengatik ez zen agertu atzoko saiora, baina hurrengo bileretan egongo dela iragarri du.

Atzoko bileran, mahaia osatzearen arrazoiak eta aurrerantzean jarraituko duten metodologia izan zituzten hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak