Arrasatear baten kexa, beira botatzeko edukiontziak gainezka egin duela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 22a

Herritar batek bidali digu ondoko argazkia. Dioenez, Garibai autobus geltoki ondoko beira botatzeko edukiontziak gainezka egin du eta beirazko denetariko poteak edukiontzi inguruan utzi behar izan dute herritarrek. Herritarraren arabera, edukiontziaren inguruak horrela darama hainbat egunez: "Udalean ez dago inor hori ikusteak min egiten dionik? Ez diote konponbiderik eman behar?", galdegin du herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak