11:00ak inguru hasi da Udal lantaldea Zaldibarko plazan edukontziak ezartzen, eta handik Gorostiza auzora joango dira. Arratsaldean, berriz, Biterin eta Kurtzetxikin jarriko dituzte. Hala, gaurtik aurrera, hiri hondakinetako lau frakzioak modu selektiboan botatzeko aukera izango du jendeak: organikoa, papera, ontzi arinak eta errefusa.