Kooperatibagintzaren I. topaketan, kooperatiba munduko 100 lagun inguru elkartu dira

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko eka. 21a, 16:18

Kooperatibismoaren inguruan hausnartzeko eta gogoeta egiteko aukera izan dute topaketan izan direnek. Bi hitzaldi eta talde dinamika bat izan dituzte. Amaitzeko, Kooperatibagintzan aditu tituluko laugarren edizioaren diploma banaketa izan dute.

Kooperatibagintzaren I. topaketa egin dute gaur Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean. Lanki ikertegiak, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon taldeak eta Otalorak antolatu dute topaketa.

Ainara Udaondo MUKo Lanki ikertegiko zuzendariak esan du batez ere bi mugarri hartu dituztela kontuan topaketa antolatzeko. Batetik, Lankitik bosgarren urtez eraman dutelako aurrera Kooperatibagintzan izeneko aditu titulua eta dagoeneko 100 lagun inguruk atera dutenez titulua, zer ospatua zegoela sentitu dutelako. Eta bestetik, kooperatibagintzarekiko sentsible den jendearendako espazio bat eskaini nahi zutelako gogoeta zabalagoa egiteko.

Hitzaldiak eta talde dinamika

Testuinguru horretan, Mondragoneko Gestio Sozialeko ordezkari Zigor Ezpeletak hitzaldia eskaini du eta batez ere berak Mondragon Taldean dituzten proiektu sozio-enpresarial moduan dituzten erronkei buruz jardun du eta koooperatibagintza edo izaera kooperatiboa nola indartu gogoeta egitera bultzatu ditu bertan izan direnak.

Ezpeletaren hitzaldiaren ostean, talde dinamika bat egin dute eragileekin eurekin aztertzeko egindako ibilbidearen inguruko balorazio bat eta etorkizunera begira zein erronka dituzten argitzeko.

Christian Felber ekonomilari austriarraren hitzaldia izan dute gero eta berak hitz egin du ekonomia eredu berri baterako proposamenari buruz.

Topaketari amaiera emateko, Kooperatibagintzan aditu tituluko laugarren edizioaren diploma banaketa egin dute.

Antolatzaileak pozik

Antolatzaileak pozik zeuden lehenengo topaketak izan duen harrerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak