"Ideia aspaldi zebilen gure buruan, azken finean Goikobalu Gazteko partaideak gazteak dira, 11-18 urte bitartekoak, eta beraien zaletasuna eta lana erakustea nahi genuen. Egia da gure ohiko agertokietara (elizak, aretoak…)jende gazte gutxi hurbiltzen dela eta nolabait gure lana gazteei hurbiletik erakustea nahi genuen", kontatu du Rakel Murgiondok, Goikobalu Gazteko zuzendariak.
'Zergatik ez abesbatza gaztetxera eraman?'
Hori abiapuntu moduan hartu, eta Pili Alvarez soziologoak Gaztetxeak eta generoa ikerketa lanaren ondorioak irakurri ostean animatu ziren Goikobalu Gazteko kideak. "Asteleheneko Goienan berari egindako elkarrizketa batean zera zioen: “Gaztetxeetan zentzua duen edozer egin daiteke, baita musika klasikoko kontzertuak ere”. Beraz, zergatik ez abesbatza gaztetxera eraman?", pentsatu zuten, eta bidea egiten hasi ziren: Goikobalu Gazteko "bi kantari gaztetxeko ostiraletako asanbladara joan ziren eta ideia azaldu zuten, bertakoek begi onez ikusi zuten gure eskaintza eta lanean hasi ginen".
Mundukoak eta euskaldunak