Nafarroa etorbideko konpostagailu komunitarioa zabaldu dute

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 12a

Langabezia-bulegoaren atzean dago; 35 etxetako hondakin organikoak konpostatuko dira han.

Gaur arratsaldean zabaldu dute Nafarroa etorbidean auzo-konpostagailua. Lanbideko bulegoa eta anbulategiaren ondoan dago; 35 etxetako hondakin organikoa konpostatuko dute. Azkarragaurizar alkatea han izan da eta eskerrak eman dizkie konposta egiten hasi direnei. Ondoren, gunearen giltzak eta organikoarentzako kuboak banatu dizkie Nerea Lazpiur arduradunak. Konpostagailua nola erabili behar den ere esplikatu die bertaratutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak