Vicente Atxa Mondragonek, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak eta Leyre Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak emango diote hasiera ekitaldiari. Gainera, gai honetan nazioarteko ospe handiko hiru adituk ere parte hartuko dute: Bristoleko, Sheffieldeko eta Oviedoko unibertsitatekoak.
Ekitaldi honen funtsa da, mankina elektrikoen diseinuaren, kontrolaren eta erabileraren azken joera teknologikoen berri ematea. Makinen kostuari, tamainari, bizi-zikloari eta eraginkortasunari lotutako baldintzak direla eta, alor honetan ikertzen ari diren ingeniariei erronka berriak sortzen ari zaizkie. Energia elektrikoa erabiltzen, ekoizten edo eraldatzen duten sistema elektroniko modernoentzat, makina hauek funtsezko osagaiak dira.
Makina hauetaz hitz egiten denean, ez dira soilik makina handiez, hegazkinez, ibilgailu elektrikoez, itsasontziez edota energia-iturri berriztagarriez ariko; garbigailuak, aire girotzeko gailuak edo ordenagailuak bezalako makina elektriko ohikoak ere zaku honetan sartzen dira.
Publiko zuzena
Jardunaldi edo tailer hau, arlo honetako profesionalei zuzenduta dago, baina batez ere, industria-zuzendariei eta teknologia-zentro eta -departamentuen arduradunei. Adituak azken teknologiez eta hauen erabileraz arituko dira hitzaldietan. Jardunaldiaren beste helburu bat da enpresen, unibertsitatearen eta teknologia-zentroen arteko sinergiak sortzea, makina edo motor elektrikoen alorrean ezagutza eta jarduera berriak garatzeko.