Ekainaren 11rako agerraldi jendetsua deitu du Arrasateko Zero Zaborrek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 4a, 22:15

Arrasateko Zero Zabor taldeak prentsaurrekoa egin du arratsaldean Kulturaten. Bertan, ekainaren 11n, martitzena, 18:30ean Monterronen egingo duten agerraldira deitu dituzte herritarrak.

"Aspalditik ari gara sentsibilizazio kanpainak aurrera eramaten, baina hori ez da nahikoa. Gu inplikatzeaz gain, herritarrak ere inplikatu behar direla uste dugu". Hori horrela, Arrasateko Zaro Zabor taldeko kideek prentsaurrekoan azaldu dutenez, hilaren 11rako agerraldia antolatu dute.

Ekimenarekin bi gai "aldarrikatu" gura dituztela adierazi dute: "Bat, ez dugu nahi errauskailurik ez Arrasaten eta ez beste inon. Eta bi, sortzen ditugun hondakinak gaika bildu behar ditugu".

Prentsaurrekoan gaika biltzeari buruz ere egin dute berba: "Guretzat garrantzitsua ez da sistema, guk %80tik gora birziklatu nahi dugu, baina orain arte Gipuzkoan atez atekoarekin bakarrik lortu dira zifra horiek eta gainera hilabete batean".

Kulturateko agerraldian, bestalde, "gaika biltzea erraza" dela azaldu dute: "Hasieran aldaketek beldurra ematen dute, baina ziurta dezakegu hiru hilabete baino lehenago guztiok ohituko garela eta gainera harro egongo garela mundu garbiagoa egiten arituko garelako".

Amaieran herritar guztiei egin diete dei agerraldian parte hartu dezaten: "Gutariko bakoitza inportantea da. Errauskailurik ez baduzu nahi eta %80tik gora gaika bildu behar dela pentsatzen baduzu etorri zaitez Monterronera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak