Auzokonposta egiteko herrian hiru gune prestatu ditu Udalak

Imanol Gallego 2013ko eka. 3a, 14:16

Ia 100 familiek eman zuten auzokonposta egiteko izena eta dagoeneko Udala hasi da hiru gunetik bi atontzen. Lehena Laubide plazakoa izan zen eta eguenean makinek ospitale inguruko gunea bukatu zuten. Uribe auzoko gunea non jarriko duten auzotarrekin adostuko dutenez, lanak aurrerago hasiko dira.

Laubideko kasuan 22 familiak hartuko dute parte eta ospitalekoan 36k. Bi gune hauetan 300 litroko tokia duten banakako konpostagailu txikiak jarriko dituzte. Uribekoan aldiz 700 litrokoak izango dira eta 4-5 familiak erabiliko dituzte.

Garbigune ibiltaria

Debagoieneko hainbat herritatik pasa ostean, eguenean Arrasateren txanda izango da. Ekainaren 6an etxean sortzen ditugun eta trataera berezi bat behar duten aerosolak, bonbillak, kartutxoak, bateriak, pintura… biltzeko garbigune ibiltaria Arrasaten egongo da.

Garbigune mugikorra Garibai etorbidean egongo da eta nahi duen guztiak, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara, bertara produktuak eroateko aukera egongo da.
Ekimen honekin Garagartza auzoaren sarreran dagoen garbigune finkoa herrira hurbilduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak