Iñaki Petxarroman: "Arrasaten esperientzia baduzue hondakinen kudeaketa txar batek sor ditzakeen ondorioak jakiteko"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 31a, 13:00

Arrasate Zero Zabor taldearen eskutik, Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Su haietatik, ke hauek liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean Kulturateko areto nagusian (19:30). Aurkezpenaren aurretik agerraldia egingo dute, 19:00etan.

Liburuaren aurkezpen soila izango da?
Liburuaren edukietatik abiatuko dut hitzaldia baina orain arte pasatu zait, dagoen jakin-minarekin, gaiak abiadura handia hartu duela eta hondakinekin zerikusia duten beste gai batzuk ere tratatzen direla. Liburuak, bi hitzetan esateko, azken hamar urteotan errauste plantak egitea erabaki zenetik gaur egunera arte hondakinak kudeatzeko moduaz egon den polemika lantzen du. Eztabaida pozgarria da, denoi dagokigu arazoari irteera ematea.

Arrasateko egoera eta polemika zein den ezagutzen duzu?
Arrasaten baduzue esperientzia nahikoa hondakinen kudeaketa txar batek zein ondorio ekar ditzakeen jakiteko. Akei izeneko errauste planta izan zenuten han eta esango nuke Arrasateko inork ez lukeela onartuko halakorik errepikatzea, nahiz eta teknologia hobearekin izan. Horrek zein ondorioetara garamatza? Bada, hondakinen kudeaketa eredua aldatu behar dugula; hor denoi dagokigu ardurak hartzea.

Sortu den polemikaren gainean, uste dut interes asko daudela eztabaida desbideratzeko. Atez atekoa deabrutu gura izan dute; hor dago Oñatiko adibidea. Atez atekoa bilketa sistema bat da, oso emaitza onak ematen dituena. Egia da, era berean, oso sistema zorrotza dela baina, finean, denok arduratu behar dugu gure zaborra kudeatzeaz; hori da atez atekoak planteatzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak