Arrasate Zero Zabor taldeak antolatuta, hitzaldi interesgarria izan zen atzo Kulturateko areto nagusian. Iñigo Iñurrategi HUHEZIko ikerlariak egungo eta etorkizuneko bizimodua ulertzeko oinarrizko klabe batzuk eman zituen. Krisi ezberdinak aipatu zituen –ekonomikoa, energetikoa, klimatikoa...– eta bertaratutakoei galderak egiten aritu zen etengabe, saioa elkarreragilea bihurtuz. Datu interesgarriak eman zituen; honakoa, besteak beste: Hego Euskal Herriko biztanleriaren %1,30ak aberastasunaren –ekonomia finantzarioaren ikuspuntutik– %44,4ak kontrolatzen du. Azken hitzaldia hilaren 28an egingo da: 'Hondakinak... Geuk sortu, geuk kudeatu'; Kulturaten, 19:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.