Hainbat hitzaldi eta ekintza antolatu ditu Arrasateko Zero Zabor taldeak datozen egunotarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 13a, 13:02

Hondakinen gaia ardatz hartuta hainbat hitzaldi eta ekintza antolatu ditu Arrasateko Zero Zabor taldeak datozen egunetarako.

Eguaztenean, maiatzak 15, Hondakinak... Geuk sortu, geuk kudeatu izenburupean hitzaldia eskainiko dute Arrasateko Zero Zabor taldeko ordezkariek. 19:00etan izango da Arrasateko gaztetxean.

Zapatuan berriz, maiatzak 18, Zero Zabor Taldeak postua ipiniko du Seber Altube plazan 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bertako lehengaiekin egindako pintxoak eta krepeak, sagar zukua eta sagardoa dastatu ahalko dira bertan, besteak beste. Umeendako jolasak eta tailerrak ere egingo dituzte. 

Maiatzaren 22an, eguaztena, hitzaldia eskainiko du Iñigo Iñurrategik. Egungo bizimoduaren oraina eta etorkizuna ulertzeko oinarrizko klabe batzuk da hitzaldiaren izenburua eta 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Azkenik, maiatzaren 18an, Hondakinak... Geuk sortu, geuk kudeatu hitzaldia errepikatuko dute Zero Zabor taldeko ordezkariek, baina kasu honetan Kulturateko areto nagusian. 19:00etan izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak