AED, herritarrengan euskararen erabilera bultzatzeko nola eragin aztertzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko api. 26a, 13:25

Atzo bigarren bilera izan zuten euskaltzale eta gertuko euskaldunekin batera eta ondorio batzuetara iritsi ziren. Besteak beste, ondorioztatu zuten talde naturaletatik eragin beharra dagoela eta herritik haratago, eskualde mailan beharbada, gainontzeko euskara elkarteek bat eginez bultzatu beharko litzatekeela euskararen erabilera.

Arrasateko AEDko ekintza taldearen ekimen baten bigarren bilera egin zuten atzo. Joan zen astean egin zuten lehenengo bilera eta hainbat hilabetetan euskararen erabileraren inguruan gogoetak egiten aritu ostean, nahi zuten euskaltzaleekin eta gertuko euskaldunekin eurek egindako gogoetak egiaztatzea eta euren ekarpenekin horiek osatzea eta aberastea. Atzo egin zuten bileran, helburua izan zen abiapuntu horretatik abiatuta, aurrera begira zein lan eremutan eta zein moldetan lan egin beharko litzatekeen aztertzea.

Ondorio hauek atera zituzten, besteak beste; talde naturaletatik eragiteko beharra dagoela, norbanakoen jarreretan eta portaeretan ere eragin beharra dagoela, gogoeta edo esperimentazio gune edo talde bat sortzeko proposamena ere egin zen, eta herritik haratago, beharbada eskualde mailan, gainontzeko euskara elkarteek bat eginez bultzatu beharko litzatekeela euskararen erabilera.

Hala ere, pertsona bakoitzarengan modu batera eragin beharra dagoela ere azpimarratu zuten.

Balorazio positiboa

Itxaro Artolak kontatu digu hamar egun barru elkartuko direla lantaldekoak eskuartean duten materialari forma emateko eta gaineratu digu pozik daudela prozesu honek eman duenarekin: "Uste dut emankorra izan dela prozesua eta gure lana aberastu duela. Azken batean hori zen bilatzen genuena, asko ikasi dugu eta aurrera egiten lagunduko digu horrek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak