Arrasateko Garagartza auzoan, 30 bat auzotar hiri hondakinak selektiboki biltzeko bileran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 23a

Arrasateko Udalak landa eremuetan hiri hondakinak modu selektiboan biltzeko proposamenak egiteko bilera egin dute gaur Garagartza auzoan. Hantxe izan dira Josu Pereda Ingurumen zinegotzia, Juan Antonio Barriocanal Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak batzordeko burua eta Nerea Lazpiur Ingurumen teknikaria. Bilerara 30 bat auzotar agertu dira eta, hiri hondakinen gaineko hainbat azalpen eman ostean, Peredak horiek biltzeko proposamen ezberdinak egin ditu.

Proposamen horien artean, Ingurumen zinegotziak proposatu du organikoaren kudeaketa norberak egitea. Udalak norberak konposta egiteko erraztasunak jartzeko konpromisoa hartuko luke: "Horrela, auzoetan ez litzateke atez ateko sistema jarriko", adierazi du Peredak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak