Baserritarrak, landatzeko eta ereiteko lurrak prestatu ezinda, hezetasunagatik

Julen Iriondo 2013ko apirilaren 11

Ortuan generorik apenas egotea normala ei da garai honetan. Baina maiatza erdi aldera landatu eta ereiteko lurrak prestatzen egon behar omen lukete, eta hori da ezohikoagoa: "Hilabete daramagu geldi", dio Arrasateko Bedoña auzoko Etxebarri baserriko Mariasun Iturbek.

Babarrun beltz batzuk, ilar batzuk, goizeko tipulak eta berakatzak baditu landatuta, baina besterik ez, orain hilabete inguru azken generoa agortu zenetik. Hau, dena den, ohikoa omen da gauden garaian. Ohikoa ez dena ei da maiatza erdi aldean landaketa eta ereite gehienak egin ahal izateko lurra prestatu ezinda egotea. Arrazoia, azken hilabeteetan egindako euriaren ondorioz lurrak duen hezetasuna.

Ortuarena, dena den, oraindik bideratu daitekeela dio Iturbek. Izan daiteke beste edozein urte baino hobea ateratzea eta uzta ez atzeratzea ere, baina hainbeste euri egiteari utzi eta lurra lehortu behar litzateke horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak