Atez atekoaren aurka dagoen Arrasate Garbi plataformak arrasatearrak deitu ditu egubakoitz honetan hiri hondakinen bilketa sistema horren aurka Bergaran egingo den manifestazioan parte hartzera. Era berean, Arrasateko balkoietan zabor poltsak eskegitzeko ekimena atzeratzea erabaki dute: "Arrasaten ere iniziatiba hori bultzatzeko jaso ditugun eskaera ugarien aurrean nahiago izan dugu ekimen hori atzeratzea, Arrasaten 2014. urtea bukatu arte atez atekoa ez delako inposatuko". Horrez gain, Arrasateko alkateari "metodo diktatorialak" erabiltzea leporatu dio Arrasate Garbik: "Goitik datozkion interes alderdikoien aurrean men egitea erabaki du, sistema honek egunerokotasunean dakartzan inplikazio negatiboen jakinean egon arren".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.