Udalak eta Mankomunitateak, hondakinen murrizketa eta prebentzio kanpainaren barruan, autokonpostaje eta auzokonpostaje ikastaroak antolatu dituzte. Norberak etxean egin ahal izateko beharrezkoa da lorategia ala ortua edukitzea. Ikastaro horretarako 59 lagunek eman dute izena. Formazio saioa zapatuan izango da eta ostean konpostagailuak banatuko ditu Udalak Musakolako industrialdean, Gureak lantegiaren alboan.
Auzokonpostajea, 27an
Auzoetan konposta egiteko ikastaroari dagokionez, hilaren 27rako antolatu du Udalak saioa. 92 familiak hartuko dute parte Uribe auzoan, Erdialdean eta Ospitale inguruko bizilagunekin, hain zuzen, egingo dute esperientzia pilotuan.