Hirugarren geratu da Mondragon Unibertsitatea Imagen Cup-eko Espainiako txapelketako finalean

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 7a

Imagine Cup 2013 txapelketako Espainiako finalean hirugarren geratu da Mondragon Unibertsitateko (MU) taldea; hain justu, Aitor Akizu, Ander Gordoa, Unai Alegre eta Josu Lopezek osatutako taldea.

Mundu erreala eta bideojokoen mundua nahasten dituen Remotion 3 izeneko proiektuarekin aurkeztu zen, apirilaren 4an, Madrilen izandako finalean. Etxekoek Espainiako beste bi unibertsitateetako proiektuekin aritu zen lehian: Granadako eta Murtziako unibertsitateetako proiektuekin.

Hiru puntuko aldea

Josu Lopez taldekide arrasatearrak esan digu txapelketan egindakoarekin "oso gustura" geratu direla, eta lehia handia egon dela, beste bi taldeen proiektuak "oso onak" zirelako. Horren harira, azaldu du epaimahaiaren kalifikazioan hiru proiektuen artean hiru puntuko aldea baino ez zela egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak