Dena prest Arrasateko Zuhaitz Egunerako

Ruben Cuesta 2013ko martxoaren 6a

Bihar eta etzi –egubakoitz eta zapatua– izango dira Zuhaitz Egunak Arrasaten. Orain arte egun bakarrean ospatzen zen, baina aurten "herritar guztiei parte hartzeko aukera zabaltzea" erabaki du Udalak. Hasiera baten martxoaren 1 eta 2rako zegoen antolatuta, baina elurraren eraginez landare-mintegiek landarez hornitzeko trabak izan zituzten, eta astebetez atzeratu ostean, oraingoan egingo da azkenean.

Zuhaitz Eguna ospatzeko hitzorduak honakoak dira:

  • Martxoak 8 –bihar, egubakoitza: 10:30ean Uribe auzoan elkartuko dira, eta LHko 6. mailako ikasleekin abiatuko dira. Landaketa Arrasateko Markulete inguruan izango da.
  • Martxoak 9 –etzi, zapatua: 10:00etan Institutuko goiko eraikuntzan elkartuko dira, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Landaketa herrigunetik hurbil dagoen lursail batean (Antoniñaerrekan) izango da.

Zuhaitzei dagokionez, gaztainak eta intxaurrak landatuko dituzte. Ekitaldiaren helburua da Udaleko lur sailetan "apurka, zuhaitzak landatzea eta jendeari basoaren balio handiaz jabearaztea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak