Datorren astera atzeratu dute Zuhaitz eguna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko ots. 28a, 13:58

Zuhaitzak erosteko izan dituzten zailtasunak direla-eta, elurraren eraginez landare-mintegiek landarez hornitzeko trabak izan dituzte, Arrasaten asteburu honetan egitekoa zen Zuhaitz eguna, hurrengo asteburura atzeratu da. Hori horrela, Arrasateko Udalak bultzatutako zuhaitz eguneko ekintzak, Martxoak 8an eta martxoaren 9an egingo dituzte.

Egubakoitzean, LHko 6.mailako ikasleekin egingo dute landaketa Markulete inguruan;  Uribe auzoan 10:30etan egin dute hitzordua. Zapaturako, berriz, herritar guztiei luzatu gura die deia Antoña erreka inguruan egingo duten landaketan parte hartzeko; Institutuko goiko eraikuntzan 10:00eta egin dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak