Zientzia-artikulu onenaren sari bat irabazi dute AEBetan IK4-Ikerlaneko eta MUko hiru ikertzailek

Leire Kortabarria 2013ko ots. 23a, 01:00

IK4-Ikerlaneko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek zuntz bako komunikazioaren gaineko zientzia-artikulu onenaren saria irabazi dute AEBetan.

IK4-Ikerlaneko Raul Torrego eta Iñaki Val ikertzaileek idatzi dute artikulua, MUko Eñaut Muxikarekin batera. Best Paper saria irabazi dute Washingtonen egin den Wireless Innovation Forum Conference jardunaldian. Hari bako komunikazioan munduko jardunaldi eta lehiaketa inportanteenetariko bat da hori.

Interferentziak berez saihesteko programatutako gailu baten gaineko artikulua da saritutakoa. Aplikazio hori IK4-Ikerlaneko eta MUko ikertzaileek egin dute, eta bideo bat hariz transmititu beharrean, bi dispositibo adimentsuren bidez transmititzen da. Dispositibo adimentsu horiek orain arteko hari bako sistemek bermatzen ez zuten fidagarritasuna ematen dute. Adibidez, hari bako telebista zirkuitu itxi fidagarriagoak egiteko balio dezake aplikazio horrek.

Izan ere, arduradunen esanetan, hari bako sistemek "aurre egin ezineko erronkak" dauzkate gaur egun enpresa industrialek erabiltzen dituzten telebista-zirkuitu itxiek, eta irudiak galduko ez dituztela ziurtatu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak