Arrasateko Udalak hirugarren bilera deitu du biharko auzo konposta egitea gura duten bizilagunei begira. Oraingoan Udaleko ingurumen teknikariak erdialdeko bizilagunekin elkartuko dira auzo konpostaren inguruko azalpenak emateko. Jokin Zaitegi, Garibai, Kontzeziño eta Zerkaostetako bizilagunei zuzendutako bilera izango da; Iturbide egoitzan elkartuko dira, 18:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.