Hortaz, 2013ko Zuhaitz Eguna martxoaren 1ean (egubakoitza) eta martxoaren 2an (zapatua) ospatuko da Arrasaten:
- Martxoak 1, egubakoitza: Goizez, LHko 6. mailako ikasleekin. Landaketa, Arrasaten, Markulete inguruan, egingo dute eta, horretarako, goizeko 10:30ean Uribe auzoan elkartuko dira.
- Martxoak 2, zapatua: Goizez, arrasatear guztiekin. Landaketa, Antoniñaerrekan egingo dute eta goizeko 10:00etan Institutuko goiko eraikinean elkartuko gara.
Gaztainak eta intxaurrak
Udaleko lur sailetan apurka-apurka zuhaitzak landatzea eta "jendeari basoaren balio handiaz jabetu araztea" da Zuhaitz Egunaren helburua. Aurten, gaztainak eta intxaurrak landatuko dituzte (60 bat guztira), zapatuan herrigunetik hurbil dagoen lursail batean (Antoniñaerrekan).