Arrasate Garbiaren ustez "konfirmatu" egin da lurpeko edukiontziak "boikoteatuak" direla

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 23a

Arrasate Garbia plataformak desegin berri den Oñatikoari elkartasuna adierazi dio: "Baitakigu mota honetako presiñuek min haundixa egiten dabela". Eta horrekin batera, Arrasateko taldekide batek antzerako "anonimo" bat jaso izana salatu dute, "baina horrenbeste min egitten dauen kultura diktatoriak honi kikildu barik aurre egiteko prest gaz", gaineratuz. Ohar berean, bestalde, lurpeko edukiontzien egokitasuna defendatu dute, eta gaineratu "lurpeko-edukiontzixek boikoteatuak diezela konfirmau" diela.

Segidan duzue plataformaren iritzia bere osotasunean:

"BOIKOTA KONFIRMETAN DA"

"Lurpeko edukiontzixei buruzko informaziñua interteneten arakatu eta Durangoko Udalaren aldetik jasotako informaziñua aztertu ostian, ARRASATE GARBI plataformiak Josu Pereda Jaunaren (Mankomunitateko eta Arrasateko Udalaren Ingurugiro arduraduna) erantzunari buruz egiten dauen baloraziñua hurrengua da:

Lehengo eta behin, azpimarratzekua da Josu Pereda Jaunak lurpeko edukiontzixak horrenbeste denbora serbitzuz kanpo egotiari, ematen deutzon erantzun radikala. Kontutan izen bihar da gainera, ematen dabezen argudixuek errealitatia guztiz desbirtuetan dabela.

Ez dau lurpeko edukiontzixek daukiezen abantailetatik bat bera be nabarmentzen, bistakuak diezen estetikuak eta komodidadiarekin lotutakuetaz aparte:

Biltze kostuak murrizten die, ustuketa frekuentzixak gutxitzen bait die (kanpoko edukiontzixen baino edukiera bikoitza dauke).

Usein txarrak eta plaga urbanuak ekiditzen dittuzte.

Hermetikuak izetian, zaborrak ez dauke lurrarekin kontakturik.

Mantenketa prebentibo erreza dauke.

Bestalde, Josu Pereda Jaunak egin dabezen baieztapenak “Durangoko Udalak lurpeko edukiontzi guztiak klausuratu ditu”, egixari iruzur egittia da; Udal horretako arduradunarekin kontaktuan jarri bait gara eta adierazi dozku, 7 puntuetan ezarritako 42 lurpeko- edukiontzi guztixek funtzionatzen dabela.

Horrela, Arrasateko erdialdian dazen matxuratutako lurpeko-edukiontzixak ez konpontzeko beste arrazoi batzuk dazela demostrau dozku. Are gehixau, lurpeko-edukiontzixek boikoteatuak diezela konfirmau dozku.

Bukatzeko, Oñatiko plataformiari gure alkartasuna eta laguntasuna adierazi nahi deutzogu. Bait badakigu, mota honetako presiñuek min haundixa egitten dabela. Orain gutxi, gutariko batek be, gordeta daukon antzeko anonimo bat jaso dau, baina horrenbeste min egitten dauen kultura diktatorial honi kikildu barik aurre eitteko prest gaz". 

Arrasateko Udalari gaiaren gainean galdetuta, hark esan du, oraingoz, ez daukala ezer esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak