Arrasateko Udalak auzo konposta egingo du Uribe auzoan, erdialdean eta ospitale inguruan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 21a

Arrasateko Udalak auzo konposta egiteko gune batzuk jarriko ditu herriko hiru gunetan: Uribe auzoan, erdialdean eta ospitale inguruan, hain zuzen. Hori dela-eta, batzarrak egingo ditu hiru gune horietako auzokideekin; lehenengoa, gaur, martitzena, 18:30etan, Uribe Auzoa 21 eta 22 zenbakien ataripean, hau da, Uribe auzoko azkeneko blokeek barruan osatzen duten plazan.

Helburua da, Udalaren esanetan, "jendeari ikustaraztea, praktikaren bidez, zelako garrantzitsua den organikoa ez nahastea gainontzeko hondakinekin". Izan ere, hondakinen "kudeaketa selektiboa egiteko lehen pausua da organikoa berezituta jasotzea".

Auzo konposta autogestionatua izanez gero, "bilketa eta tratamendu gastuak jaistea izan liteke bigarren helburua", Arrasateko Udaleko iturriek diotenez.

Gaur, hilaren 22an, auzo batzarra egingo dute Uribe auzoan Udalak eta bertako bizilagunek; auzo konpostaz arituko dira. Udaleko iturrien esanetan, bilera informala izango da, bertakoei auzo konpostaren inguruko azalpena emateko eta bertan parte hartzeko aukera zabaltzeko. Hitzordua, 18:30ean izango da, Uribe Auzoa 21 eta 22 zenbakien ataripean, hau da, Uribe auzoko azkeneko blokeek barruan osatzen duten plazan.

Datorren astean, ospitale ingurukoekin elkartuko dira eta bi aste barru, erdigunekoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak