Arrasate Garbiak salatu du "Arrasateko Udala eta Mankomunitatea lurpeko edukiontziei egiten ari den boikot politika". Plataformak zuzenean galdetzen die bi erakundeei ea "zergatik kostatzen den konpontzea" edukiontziok, azpimarratuz "lurpeko edukiontzi horiek inbertsio garrantzitsu eta herriaren garbitasun, higiene eta kalitate urbanistikoaren hobekuntza nabarmena suposatu" dutela.
Horri erantzunez, Josu Peredak, Arrasateko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak esan du lurpeko edukiontziak eurak direla "bilketa zerbitzuari boikota egiten diotenak eta ez alderantziz". Konponketen gainean, berriz, adierazi du oso kostosoak direla, bereziki "sarri-sarri izorratzen den sistema" delako. Eta gaineratu du "denok sortzen ditugun hondakinak lurpean ezkutatzearekin arazoa konpondutzat ematea sinplekeriaz jokatzea" dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.