Hitzarmenaren bitartez, LKS Energia eta Zerbitzuak enpresak eta Urbaser-ek beren ahalmenak batzen dituzte Euskadiko administrazioei hondakinak kudeatzeko ikuspegi berri bat eskaintzeko, kalitatea eta ekonomia hobetze aldera.
LKSko zuzendari nagusia den Alberto Gorroñogoitiaren hitzetan, aliantza honen bitartez "hondakinen arloan dugun interesa gauzatzen dugu, gizarte eta gestio publikoko proiektu handinahi bat garatzea ahalbidetuko duen ekimen baten bidez, zeinak herrialdearen aldeko apustua sendotuko duen, bere nazioarteko esperientzia eta printzipio kooperatiboak aplikatuz“.
EAEko eta Nafarroako lurralde zuzendaria den Javier Garcia Redondoren arabera, "hitzarmen honek agerian uzten du bi taldeek Euskadin hondakinen gestioan eragile global gisa duten presentzia bultzatzeko duten bokazioa, hondakinak kudeatzeko proiektu iraunkorrak, eraginkorrak eta operatiboak garatzeko asmoarekin".
LKS Energia eta Zerbitzuakenpresak, LKS Taldeko kidea delarik, iraunkortasunari lotutako zerbitzu publikoen kudeaketaren arloko proiektuak bultzatzen ditu, bereziki hondakinei dagokienez, baita energia sortzeari dagokionez ere, eta eremu horretan energia berriztagarrietara bideratzen ditu bere ahaleginak.
URBASER Taldea mundu mailan lehenengo hamar taldeetakoa eta Espainiako lehenengoa da hondakinen kudeaketaren esparruan, eta zenbait kontinentetako herrialde ugaritan dago presente, bere zerbitzuak batez ere Udalei, Mankomunitateei eta oro har erakunde publikoei emanez.