Arrasate Garbi eta Stop Atez Ate plataformako kideak elkartu dira alkatearekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 6a

Atez atekoaren aurka dauden Arrasateko bi plataforma nagusiek 10:30ak aldera zuten hitzordua alkatearekin. Alkateari eskatu diote, besteak beste, hiri hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzea eta bosgarren edukiontzia ezartzea hondakin organikoentzat, horrela konpostajea sustatzeko. Horrez gain, herritarren kontzientziazioa eta heziketa hobetzeko ere eskatu diote Inazio Azkarragaurizar alkateari. Adierazi dutenez, datorren astean prentsaurrekoa emango dute alkatearekin izandako bileraren balorazioa egiteko.

ALBISTE BARRUAN BI PLATAFORMEK ALKATEARI HELARAZITAKO GUTUNA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak