Goizez Txatxilipurdi elkarteko, Arizmendi eta Herri eskolako haurrak egongo dira tailerrak gauzatzen. Arratsaldetan berriz, Arrasateko haur guztiei zuzenduta egongo dira tailer horiek. Arrasaten, baina, bi gune izango dituzte tailer hauek.
Santamarinan
Gune honetan gaur eta bihar egongo dira, alegia, uztailak 18 eta 19, goizeko 10etatik 12:30etara. Arratsaldez aldiz, 18etatik 20:30etara. Gaur eta bihar adibidez, Txatxilipurdiko udalekuetako haurrak ibiliko dira.
Maiatzaren 1 plaza
Plaza honetan uztaialren 25 eta 26an arituko dira ordutegi berarekin. Aldatuko direnak haurrak izango dira. Izan ere, bi egun horietan Arizmendiko zein Herri eskolako haurrak egongo dira.
Jolasak
- Oskol bilketa: material ezberdinak bereizi eta dagokion ontzira bota beharko dituzte. Era horretan, material ezberdinen sailkapenak ezagutuko dituzte.
- Arrantzan: igerilekuak egongo dira eta bertan material ezberdinak utziko dira. Umeek kanaberak izango dituzte material horiek hartzeko eta ontzietara bota beharko dituzte.
- Murala: birziklatutako material guztiarekin mural erraldoi bat egingo da.
- Birziklatuz sortu: etxeko material ezberdina erabiliz, eskulan ezberdinak egingo dira, berreralbipena bultzatzeko asmoz.
- Atez atekoaren antzezpena: antzerki gisako bat egingo da eta bertan atez atekoa simulatuko da.