565 ume Arizmendi Ikastolako udalekuetan

Maialen Regueiro 2012ko uzt. 13a, 16:21


Arizmendi Ikastolak bere ikasle guztientzat antolatzen ditu udalekuak, baina eskaintzen dituen udalekuak bi adin tartetan banatzen dira. Alde batetik, Haur Hezkuntzako udaleku irekiak eta bestalde, 5 urtetik hasi eta Batxilergoko ikasleetaraino mugatzen direnak.


Azken hauetan, aurten 565 umek eman dute izena, guztiak ikastolako ikasleak direlarik. Adinaren arabera eskaintza desberdinak eskaintzen ditu Arizmendi Ikastolak.   


Ibiltari udalekuak
Udaleku hauek 5 urtetik hasi eta Batxilergoko ikasleetaraino mugatzen dira eta aurten 365 umek eman dute izena. Adinaren arabera, leku ezberdinetara joaten dira ikasleak. Gazteenak esate baterako, alegia, 5-9 urtekoak 4 txanda dituzte eta Garesera joaten dira. 10-11 urteko ikasleak Acedora egiten dute bidaia. Lehen Hezkuntzako zaharrenak, berriz,  Atsegira.  Azken honetan, egon da Gari Ibarzabal. Uztailaren 2tik 9ra egon direla azaldu digu eta 7 egun egun horietan denetarik egin dutela aitortu digu.  DBHko lehen hiru mailetako ikasleak, ostera, Zuriza alderantz joaten dira eta azkenik, DBH 4.maila eta Batxilergoko ikasleak Covadongara.
Azken honen kasuan, astelehenean irten ziren Covadogarantz (Asturias). Guztira 35 lagunek eman zuten izena. Horien artean, 28 ikasleak dira eta gainontzekoak, begiraleak. 350 kilometro egingo dituzte bizikletan eta parte hartzaileak gogotsu zeuden irten aurretik.


Haur Hezkuntzako udalekuak
Udaleku hauek Arizmendi ikastolako txikienei zuzenduta daude. Izan ere, nahiz eta umeek klaseak amaitu Ikastola honek, ume zaintza delakoa eskaintzen du uztailean zehar. Ume zaintza hiru astetan erabil daitekeen zerbitzu bat da eta hiru aste horietako baten udaleku irekiak antolatzen dituzte.
Eguaztenean hasi ziren udaleku irekiak eta aste bat iraungo dutela adierazi du Ibarzabalek. Udaleku hauek 10etan hasten dira nahiz eta arduradunak 9:30etan dagoeneko bertan dauden eta 12etan amaitu egiten dira.
Zazpi egun horietako bi orduetan, ekintza ezberdinak egiten dituzte udaleku honetan dauden umeek. Egun batean, esate baterako uraren eguna egiten dute eta umeek oso ondo pasatzen dute Ibarzabalek azaldu duenez. Horrez gain, jolasak... egiten dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak