"Alkate jaunaren portaera kritikatzen dugu eta eskatzen diogu publikoki barkamena eskatzeko" esan du Gartziak. "Gure protestekin norbait iraindua sentitu baldin bazen, hemendik barkamena eskatzen diegu geuk ere" gaineratu du.
4.000 sinaduratik gora atez atekoaren kontra
Stop Atez Atekoa plataformakoek esan dute osokoan hartutako erabakia demokratikoki zilegi ikusten dutela, hauteskundeetan eurek irabazi zutelako eta euren boto emaileen ordezkari direlako. Hala ere, zehaztu dute horixe dela zehazki arazoa; ez direla ari gainontzeko herritarrei entzuten, Gartziaren esanetan.
Gogoratu dute baita ere dagoeneko herrian 4.000 sinadura baino gehiago lortu dituztela atez atekoaren kontra.