Arrasateko eta inguruko herrietako ordezkari politikoak eta herritarrak batu ziren joan den egubakoitzean Arrasaten, hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen estrategiaren nondik norakoak ezagutzeko.
Hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategiaren berri eman du Arrasaten Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak. Horretarako, Laia Valenzuela izan du alboan, estrategia diseinatu duten Europako bost adituetako bat. Azken honek esan du, estrategia berriarekin geratzen diren azken hondakinak ez direla txokoak eta, ostera, errauskailutik ateratako liratekeenak bai.
Arrasateko eta inguruko herrietako ordezkari politikoak eta herritarrak batu ziren joan den egubakoitzean Arrasaten, hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen estrategiaren nondik norakoak ezagutzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.