Hamar urte eta gero kokalekuz aldatuko dute KZGunea. Frontoian barik, Kultur Aten egongo da bihartik Internetarko sarbide publikoa eta makina bat eskola eta ikastaro eskaintzen dituen gela; zehazki, kultura etxe bertako ordenagailu gelan. Gela horretan dauden 16 ordenagailuei beste 6 gehituko dizkiete. Mudantza lanak gaur eta bihar egingo dituzte eta eguaztenerako guztia gertu izatea da asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.