Arrasate Garbi plataforma sortu dute, "kaleak txukun mantendu eta herritarrak sentsibilizatzeko"

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 5a

"Ideologia politiko bariko plataforma" moduan aurkeztu du bere burua Arrasate Garbik. Plataformaren asmoa da "Arrasateko kale eta hormak hobeto eta txukunago mantentzeko behar den aldaketa kulturala sustatzeko, arrasatearrak informatu eta sensibilizatzeko ekimenak martxan jartzea". Era berean, plataformaren iritziz Arrasateren "birsorkuntza prozesu" hori "Bilduk gehiengo absolutua erabiliz inposatu nahi duen atez atekoaren sistemak mehatxatzen du". Datorren eguenean, ekainak 7, 11:00etan egingo dute plataformaren aurkezpena Kulturaten.

Arrasate Garbi plataformak bidalitako oharra:

"Arrasate Garbi ideolojia politiko bako plataforma bat da. Gure asmua; Arrasateko kale eta hormak hobeto eta txukunau mantentzeko behar dan aldaketa kulturala sustatzeko, arrasatearrak informau eta sentsibilizetako ekimenak martxan jartzia da.

Gure arteko elkarbizitza gauzatzen dien guniak zaindu eta ez zikintzia arrasasatearron esku dauela sentsibilizatu eta kontzientziatzia daukogu helburu.

Arrasate, inguruan dauzkogun herrixen artean zikinena kontsideratzen da. Arrazoi horregaitxik, egoerari bueltia emun eta txukuntasunaren erreferente bat bilakatu nahi dogu.

Aurrera eraman nahi dogun prozesuak bi pauso izango ditxu. Lehenengo eta behin, gure kalietan zikinkerixa sortarazten dauien egoerak identifikatuko die. Bigarren pausua, egoera hoiei aurre egitteko ekimenak sustatuko die. Ekimen hauek, jasangarritasun sozial, ingurumenarekiko eta ekonomikuan oinarritutakoak izango dielarik.

Birsorkuntza prozesu guzti hau, Bilduk, gehiengo absolutua erabiliz inposatu nahi dozkun atez atekuaren sistemiak mehatxatzen dau.

Plataforma honetatik, inposaketaren bidez; egoera txar batetik, egoera txarrau batera pasatzia eragozten ahaleginduko gara. Horretarako, herrittarrak mobilizauko doguz, Udal Gobernua bere erabakixa berplantietara erueteko.

Hori da gure lehenengo helburua: arrasatearroi, beraien atez atekuaren aurkako posizionamendua adierazteko aukeria emutia. Berau, sinadura bilketa baten bitartez burutuko dogu, ondoren, notario-akta baten bittartez, alkatiari, atez atekuaren kontra dazen arrasatear kopurua erakusteko.

Egun batzuk barru, arrasatear guztixoi informaziñua helarazikotzie plataformiak. Bertan, era grafikuan, gure kalietan lortu nahi dan garbitasun eta itxura hobekuntzaren helburuak agertuko die. Aldi berian, ezarri nahi dozkuen inposaketaren aurka dazen guztixen sinadura eskatuko da, aurretik sinatu ez duzuenori."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak