Kataluniarra, Bruselan egiten du lan Zero Waste Europe-ko koordinatzaile Joan Marc Simonek. Global Alliance for Incinerator Alternatives-en Europarako ordezkaria eta Zero Waste International Alliance-ko batzordekidea ere bada.
Hondakinen eta errausketaren gaietan aditua da Joan Marc Simon, eta artikulu "oso mamitsuak" plazaratu izan ditu. Oso ezagunak dira errausketaren inguruko Simonen mito batzuk ere.
Bihar, maiatzak 11, hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Arimazubi Ikastolako areto nagusian: Zero Zabor esperientzia Europan.
Donostian hiru egunez
Hiru egunetan Donostian egingo den Zero Waste Europe biltzarrean solasaldi eta mintegiak izango dira, "sortzen ditugun hondakinak murrizteko xedea duen politika horretara gerturatzeko".