Lanbide Heziketako ikasleak, eragile ezberdinak eta zenbait herritar, HAPOren aurrerapena bisitatzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 19a

Ikusmina piztu du Arizmendik Lanbide Heziketak Eraikuntza Zikloko ikasleendako HAPOren aurrerapena ezagutzeko egindako deialdiak. Ikasleez gain, eragile ezberdinetako kideak –Bagara Herrigintza eta Arrasateko Zientzia elkartea kasu– eta zenbait herritar izan dira Kulturateko erakusketan Juan Antonio Urdangarin Hirigintza Saileko teknikari buruaren azalpenak jarraitzen. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapena dela argi utzi du Urdangarinek eta erakusketan jasotzen diren proiektuak eztabaidarako proposatu direla. Bi hitzetan esanda, marraztuta dagoena ez dagoela zertan egin behar.  Plana onartzeko prozedura ere azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak