Anabel Ugalde: "Arrasate gaur egun dena, neurri handi baten, Biterik jarritako haziagatik da"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko aza. 29a, 15:12

Anabel Ugalde historialarariaren hitzak dira horiek, gaur aurkeztu duten 'Pedro de Viteri Arana', Arrasaten jaiotako euskal filantropoaren biografiaren aurkezpenaren harira. Intxorta 1937 kultur elkarteak argitaratu du, Arrasateko Udalak emandako Jose Letona bekarekin lagunduta. Anabel Ugalde historialariak gidatu du, Arantza Otadui, Jabier Balanzategi eta Juan Ramon Garairekin batera osatu duen lan-taldea. Liburua egiteko, Viteri Fundazioaren eskolan ibilitakoen testigantzak eta artxiboko dokumentuak erabili dituzte.

Elite burgesaren partaide zen Biteriren familia; eta Arrasaten jaio bazen ere, atzerrian egin zituen Pedro de Viterik urte gehienak. 60 urterekin jaioterrira etorri zenean garaiko Arrasateko pobreziaz harrituta alkateaz berba eginda, eskolak eraikitzeko proposamena egin zion Viterik. Denontzako hezkuntza bermatu gura izan zuen eta kalitatezko hezkuntza emna nahi izan zien horretarako baliabiderik ez zuten familia behartsuetako kideei, bereziki besteardura batzurengatik eskola uztera behartuta zeuden neskatilei. 

Baina hezkuntza izan bazen Arrasateko filantropoaren ikur, Biteriri zor dizkiogu, besteak beste, Arrasateko burdinezko berdura plaza eta herriko beste hainbat txoko. Liburuaren egileen esanetan, Biteriren dirua eta lana, Gipuzkoako beste herri batzuetara ere heldu zen: Aretxabaleta, Pasaia, Errenteria edo Donostia, besteak beste. Heri horietan ere eskolak eraiki zituen.

Anabel Ugalde eta Arantza Otaduiren solasaldi osoa hemen entzungai

Donostian aurkeztu dute liburua goizean eta iluntzeko 19:00etan aurkeztuko dute gaur, martitzena, Kulturaten. Donostiarako bidea hartu aurretik, Arrasate Irratian izan dira, liburuaren egiletako bi: Anabel Ugalde eta Arantza Otadui; segidan duzue elkarrizketa osoa entzuteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak