Zarzuelarako sarrerak 11:00etatik daude salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 4a

Azaroko azken bi aste bukaeretan egingo den zarzuelarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 11:00etatik. Gainera, Kutxak hala erabakita, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Amaia antzokian aurkeztuko duen 'La Revoltosa' zarzuelarako sarrerak ezingo dira kutxazainetan erosi. Amaia antzokiko lehiatilan erosteko aukera izateaz gain, internet edo telefono bidez (943 001 200) lortu ahal izango dira bakarrik. Halaxe jakinarazi dute Izaskun Murgia elkarte lirikoko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak