Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak ia prest dauka aurtengo lana; hiru entsegu geratzen zaizkie oraindik, baina zarzuela ia muntatuta dago. Tere Gonzalez zuzendari orokorrak aspaldi erabaki zuen zein izango zen aurtengo lana –urtarriletik gutxienez– eta martxoan hasi ziren entseguekin. Iazko La Gran Via eta duela hiru urteko El Barberillo de Lavapies zarzuelen antzera, Madrilen girotuta egongo da La Revoltosa ere.
Amodio kontuak eta barregarriak asko izango ditu eta parte-hartzaileak beste arrakasta bat izango delakoan daude.