Tasio Erkizia izango da 'ARGIA Egunak' ekimenaren lehen saioko gonbidatua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 24a

Eguaztenean, hilak 26, AEDk eta ARGIAk antolatuta, egingo den 'ARGIA Egunak' ekimenaren lehen saioan, Tasio Erkiziarekin solastatuko da Gontzal Landa kazetaria. Hasiera batean, gonbidatua Xabier Zubizarreta Txiron izan behar zen, baina Zubizarretak berak proposatuta, Tasio Erkizia etorriko da azkenean. 'Santi Brouard. Duintasuna omen.' ikus-entzunezkoaren ostean egingo du berba Erkiziak eta antolatzaileek aurreratu dutenez, ikusleek izango dute aukera Euskal Herrian zabaldu den aro berriaren gainean euren iritzia emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak