Zero Zabor taldea sortu dute

Irati Goitia 2011ko urriaren 20a

Zero Zabor taldea sortu berri du herritar talde batek. Taldea eta euren egitasmoa herrian aurkezte aldera, hitzaldi bat egingo dute.

Zero Zabor taldea sortu berri du herritar talde batek. Partaideek adierazi dute taldea sortzea beharrezko ikusi dutela: "Erraustegiaren aurka egiteko eta hondakinekin egun dugun arazoa kontuan izanda, beharrezkoa delako kudeaketa plan egoki bat martxan jartzea". Gaineratu dute atez ateko bilketa izan daitekeela eredurik egokiena. Antzuola jarri dute adibide gisa. Horretaz gain, esan dute Gipuzkoan Zero Zabor mugimendua zabaltzen doala, eta garrantzitsua ikusten dutela gure bailarak Gipuzkoan duen pisua kontuan izanda, hondakinen bilketa sistemaren gaineko eztabaida sortzea Debagoienean.


Oraingoz, bost lagunek osatzen dute taldea, baina ekimenera jende gehiago batzea espero dute.

Hitzaldi informatiboa

Taldea eta euren egitasmoa herrian aurkezte aldera, hitzaldi bat egingo dute. Oraindik zehaztu gabe dute hitzaldia noiz izango den, baina azaroko lehen astean izango dela aurreikusten dute: "Asmoa da hitzaldi bat ematea jendeari informazioa helarazteko, eta, era berean, eztabaida kalera ateratzeko". Oñatiko Zero Zabor taldeak eskainiko du. Taldearen abiapuntua hitzaldia izango da, baina aurrera begira hainbat ekintza egitea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak