Besteak beste, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen eta Rodolfo Ares Barne sailburuaren dimisioak eskatu dituzte. Plenoaren aurretik (17:45) konzentrazioa deitu dute Herriko plazan.
Bestalde, EAJ eta PSE-EEk ere mozio bana aurkeztuko dute. Bata, EAJ alderdiko udal-taldeak aurkeztutakoa, eskualdeko ospital berriaren proiektuaren murrizketari buruzkoa eta bestea, berriz, talde sozialistak aurkeztutakoa, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekiko udalaren konpromesu ekonomiko-finantzieroak eta inbertsio plana gelditzeari buruzkoa.
Horrez gain, eztabaidatuko dituzten gaien artean dago Aita Menni ospitalearekin hitzarmena sinatzea 'Sagrado Corazón' eraikina botatzeko.