Sagrado Corazon eraikina botatzea eta EAJ eta PSE-EEren mozio bana bozkatuko dute gaurko osoko bikuran

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko urriaren 4a

Urriko osoko bilkura egingo du gaur udalbatzak, 18:00etan. Eztabaidatuko dituzten gaien artean dago Aita Menni ospitalearekin hitzarmena sinatzea 'Sagrado Corazón' eraikina botatzeko. Horrez gain bi mozio ere bozkatuko dituzte: bata, EAJ alderdiko udal-taldeak aurkeztutakoa, eskualdeko ospital berriaren proiektuaren murrizketari buruzkoa eta bestea, berriz, talde sozialistak aurkeztutakoa, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekiko udalaren konpromesu ekonomiko-finantzieroak eta inbertsio plana gelditzeari buruzkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak