Aurkezpena borobiltzeko mokadutxoa egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Amaieran, Petti igo zen berriro, taula gainean duen indarra eta transmititzeko gaitasuna berretsiz.
Eneko Barberena eta Mikel Ocejaren 'Martin Larralde' liburu eta diskoa familia giroan aurkeztu zuten atzo gaztetxean. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz batera ingurunearen berri ematen zuten koblakarien lana goraipatu zuen Barberenak eta sortzaileei dei egin zien koblakari lana egin dezaten, gertaerak eta istorioak ez daitezen ahanzturan galdu. Ordu laurden inguru iraun zuen aurkezpen dinamikoaren ondoren proiektuan parte hartu dutenetako bi igo ziren agertokira: Petti eta Ain_1 taldea.
Aurkezpena borobiltzeko mokadutxoa egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Amaieran, Petti igo zen berriro, taula gainean duen indarra eta transmititzeko gaitasuna berretsiz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.