2010eko uztailaren 26an Tokiko Gobernu batzarrak onartu zuen Bidegiren proposamena: autopistak egiteke utzi zituen lanak Udalak egitea eta Bidegik ordaintzea. Bada, lanon jarraipena egingo dute gaur, izan ere, Hirigintza Sailak aurreratu duenez, batzuk egiteke daude oraindik. Saneamendu lanak eta zoladura berritzeko lanak dira gehienak.
Zalduspe eremuaren birzatitzea
Bestalde, Zalduspe eremua izango dute berbagai. Eremu hirigintza egitamu bereziaren ostean karguak eta jabetzak banatu behar dira. Bada, prozesu horrekin hasteko akordio lortzen saiatuko dira gaur. Lursailak banatu, kalte ordainak zehaztu... hainbat dira hartu beharreko erabakiak.